Monte Albertia
Lantokiko Prestakuntza (L.P.) lanbide modulua Heziketa ziklo guztietan ematen da, lanbide-profil bakoitzaren inguruan egiten diren jardueretan hainbat eduki garatuz. Lanbide modulu hau enpresaren eremuan burutzen da. L.P.ak egiteko, ezinbestekoa izaten da ikastetxe eta enpresen arteko lankidetza, hitzarmen baten bidez islatzen delarik. L.P.a prestakuntza zikloaren bukaeran egin ohi da. Iraupena 300 eta 400 orduen artean izaten da, lanaldi osoan eta ez du inplikatzen ikasle eta enpresaren arteko lan-harremanik.
Gure Institutoak L.P.ko egitura bat sortu du Lanbide familia eta irakasle-tutoreen bidez; era berean Zentro eta enpresen arteko koordinazio orokor bat ere egiten da. Zentroak hainbat topagunetan hartzen du parte, eta honek Europako herrialdeetan praktikak egiteko aukerak zabaltzen dizkigu. Aurten, hiru astetan zehar, 10 ikasle, Pariseko zenbait enpresetan praktikak egin dituzte. Datorren ikasturterako, hiru proiektu europear eskatu dira, Lanbide Familietako ikasleek modulu hau beste herrialdetan egiteko aukera izan dezaten..